XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenago gauzak egin eta trukatzen ba ziran ere, orain salerosketak lan egiteko erak aldatzen ditu.

Lanaren fruitua ez da beste gauz batzuekin trukatzen, saldu eginen da aurrerantzean.

Hiriberria, bizikera ezberdina, giza taldea ere berria, salerosketa, merkatalgoa....

Burgesak eta ahaide nagusiak ez dira bateratzen, lehen urteetan elkarrekin ez dira ondo konpontzen, interesak ere ezberdinak bait dira, ezin konpondukoak.

Bi talde hauek Euskalerria busti araziko du, Jon Etxaideren nobelan bezala, Gorrotoa Lege bihurtzen da.

Merkatalgoak merkatu berriak bilatzera bultza erazten ditu, itsas ertzetik beste herrialdeetara abiatzen dira, Flandes, Inglaterra, t.a.

Itsasoaz baliatzen dira burgesak euren lana egiteko, ondasunez aberasteko.

Gaztelarekiko komertzioa ere sendotu nahi dute, baina handikiek ez diete horretarako baimenik ematen, gogor eragotzi baizik.

Burgesiaren aberastasuna gehituz doan neurrian politiko agintea ere eskuratu nahi dute.

Horretarako, ordea, bertako legediak demokrazia eta askatasuna eskatzen dituenez gero, tensioak eta burrukak ez dira faltako.

Burgesak, merkatuak ugaritzearren, Gaztelaniarekin elkartu zale zaizkigu.

Berarekin bat egin nahi dute, Espainiako hari eta gainontzekoak ezeren eragozpiderik gabe saltzeko eta erosteko egokiera izan.

Ahaide Nagusiak, berriz, ez dira iritzi horretakoak.

Bertan bizi dira, eta askatasuna galtzeko arriskua dakuste burgesiaren jokabidean.

Hauek euren helburua lortzearren, gaztelar agintedunekin elkartzen dira, Gaztelako monarkiaren laguntzarekin berriro agintea eskuratuko duten esperantzan.

Enrike IV euren aldeko jartzen dute, handiki eta Ahaide Nagusiak zapal erazten.

Gaztela ari zaigu Euskalerriaz nagusitzen....